Kontzertuz beteta dator hilabetea!

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 2a

Kontzertutik kontzertura ibiliko da Hernani, martxoan. Ostiralean hasi eta hilabete bukaerara arte, zortzi musika eta kantu emanaldi izango dira, mota guztietakoak: musi­ka bandak, eliz musika kon­tzertu berezia, erromeria... Baina bereziki, txistulariek hartuko dute protagonismoa. Hiru ekitaldi izango dituzte, hasi berri den hilean: Musika Esko­lakoen kontzertua igande ho­ne­tan, Txistulari Gazteen Txa­pelketa 28an, eta txistu­la­ri­en topaketa hurrengo egunean.
Hernani’n Musikek ere gehituko dio bere kontzertua: Secretum taldea ekarriko dute Agustindarren elizara, hilaren 13an, doaneko saioa emateko.

Bi azoka, Atsegindegin
Azokarik ere ez da faltako. Datozen bi asteburuetan, izango da zer ikusi eta erosi, Atse­gindegin: honetan, stock azoka antolatu du Berriak elkarteak; eta hurrengoan, 2garren eskuko azoka jarriko dute.
Erakusketen plaza, berriz, Biteri izango da. Oraindik ikusgai dago, etzi arte, Artistes des Serres de la Milady talde lapurtarrarena, eta datorren astetik, Jose Angel Yanciren margolanak jarriko dituzte bertan, bi astez.

Sagardoaren Kofradiak XX. kapitulua, hilaren 15ean
Urteroko zita izango du Tolarea Gipuzkoako Sagardo Natura­la­ren Kofradiak ere. Martxoaren 15ean ospatuko dute XX. kapi­tulua. Oraindik ez dute aditzera eman, zein izendatuko dituzten Ohorezko Kofrade, aurtengoan.
Eta Hernaniko Gazte Txo­ko­ak ere, izango du bere­zitasunik, martxoan: film laburren ema­naldia egingo dute igande ho­ne­tan, Emakumeen Egunaren harira; eta Korrikarako ere ondo prestatuko dira!

MARTXOKO KULTUR AGENDA
3, 10 Zilegi Eskola: Lanbideen eta lan munduaren errealitate sexista aztertzen. Gai-emailea: Ibai Fresnedo, Arremanitz kooperatibaren eskutik. Euskeraz. Hernaniko AEKn, 18:30-20:30.
6, 7 Kontzertua: Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko erdi mailako banda. Milagrosa kaperan, 19:30etan.
7, 8 Stock azoka. Berriak elkarteak antolatuta. Atsegindegin.
8 Kontzertua: Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariak. Udaletxeko arkupetan, 12:30etan.
12 Hitzaldia: Boluntariotza eta gizartearen parte hartzea. AMHERek antolatuta. Biterin, 19:00etan.
14 Haurrentzako antzerkia: Pirata garrapataren abenturak. Patata Tropikala taldearen eskutik. Euskeraz. Biterin, 11:00etan.
14 2garren eskuko azoka.  Atsegindegin.
14 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
14 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
15 Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiaren XX. kapitulua.
28 Kontzertua: Eliz musika. Ozenki abesbatza, Hernani Musika Eskola Publikoko abesbatza, Kantuz abesbatza eta Hernaniko Musika Banda. San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.
28 Hernaniko Txistulari Gazteen X. Txapelketa. Milagrosa kaperan, 11:00-13:00 eta 17:00-18:30.
29 Txistularien topaketa. 10:00etan diana, eta 12:30etan Ttun-ttuna Plazan.
Literatur solasaldiak
11 La novela luminosa, Mario Levrero. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Udal Liburutegian, 19:30etan.
17 Zorion handiegia, Alice Munro. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
4 Erakusketaren bukaera: Artistes des Serres de la Milady. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
11-25 Margoak: Jose Angel Yanciren lanak. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Hernani’n Musik
13 Lachrimae (J. Downland), Secretum taldearen eskutik. Agustinetan, 20:00etan. Sarrera doan.
Gazte Txokoa
8 Film laburren emanaldia (Emakumeen Nazioarteko Eguna).
10, 11, 12 Korrikarako txapak diseinatu eta hautatzea.
13, 14 DJ tailerra.
19, 20 Korrikarako bandera prestatzea.
29 Kirol poltsak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!