«Guztion baliabideak bere interesen mesedetan erabiltzen ditu Bilduk»

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 1a

Bilduren jokabidea kritikatu du Hernaniko PSE-EEk, la­rri­al­di guneetako kameren inguruan sortu den polemikaren harira: «bere interesen mesedetan erabili ditu Udalaren baliabideak, guztionak eta in­partzialak izan beharko liratekenak».
Zehazki, Udalaren web orriaz baliatzea leporatu diote, oposizioaren kontra egiteko: «kamerak jartzearen kontra azaldu gara, eta Bildu defendatu da oposizioko alderdiak erasotuz, baita Udalaren web orriko Albisteak atalean ere». Sozialisten ustez, tresna hori mezu instituzionalak argitaratzeko erabili behar da, «eta ez etekin politikorako».

«Bitxia da Bilduk oposizioari oposizioa egin nahi izatea, badirudi urduri daudela».

«Badirudi urduri daudela»
PSE-EEk salatu du, hernaniar guztien baliabideak modu partidistan erabiltzea dela hori: «ezohikoa da norbaitek tresna hauek baliatzea bere interes partikularrerako».
Hori dela eta, «bitxia» iruditzen zaie Bilduk «oposizioari oposizioa» egin nahi izatea: «badirudi urduri daudela, eta ez dakitela jasaten oposizioaren kritika demokratikoak, Gobernuaren kontrol-lanetan».
Halaber, «susmagarria» da sozialistentzat, Udalaren web orri berria berdintsua izatea, Lasarte-Oriako, Andoaingo, Pa­sa­ia­ko, Astigarragako... Uda­lek dutenarekin, non aldatu egin duten Bilduren gobernuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!