Euriak barkatu ez zuen arren, Aparrainera igo ziren 80 bat haur, gaztetxo eta heldu, baso berri bat sortzeko. Goizean goizetik oinez abiatu, eta lanerako baldintza onenak ez izan arren, 500 landare berri aldatu zituzten: bertako haritzak, gereziondoak eta pagoak. Naturari bere lana eskaini ondoren, merezitako hamaiketako goxo bat ere egin zuten, Hernanira bueltatu aurretik.