«Kirol instalazioak bakarrik daude kaltetuta»

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 1a

«Egoera normalizatua dago», azaldu zion Luix Intxauspe alkateak Kronikari, atzo. Gar­bi­keta lanak hasi dituzte zenbait puntutan, eta kalteak kirol instalazioetan izan dira soilik: «astelehenean gaude geratuta, Zubipe eta Landa­re­ko kalteak baloratzeko. Gaine­rakoan, Ka­ra­belen ez da etxe­e­tara iritsi ura, eta Portun eta indus­tria­guneetan ibaia ez da atera». Bide guztiak zabalik daude.

Ibaia, maila berdean sartzear
Normaltasunera bueltan da Urumea ibaia ere, eta maila berdean sartzear zegoen, erredakzioa ixteko unean: 1,58 metrotan zegoen Ereñotzun, eta pixkanaka doa behera.
Añarben, 45 m3/s ari dira askatzen atzotik, eta gaur es­pe­ro dute pre­saren %100era jaistea; uhateak libratzea ale­gia. Hortik aurrera, erreserba egiten hasiko dira.
Nabar­men­du dute, 530 litro jaso direla Añarben otsailean, normalean izaten denaren hirukoitza. Datozen egunetan, ordea, euri gutxi espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!