Umore Onak aurreneko garaipena lortu zuen lehengo asteburuan. Legorretaren kontra 5-4 irabazi zuten, etxean. Oianek bi gol sartu zituen, Martinek eta Mikelek bana, eta bestea aurkariek sartu zuten beraien porterian. Gaur Orion jokatuko dute eta bigarren garaipenaren bila joanen dira. 18:00etan izanen da.