Ardi eta behi edo txokorren subentzio kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatu daitezke, dagoeneko, Goizuetako Udalean. Epea martxoaren 16an bukatuko da. Eskaera egitean dokumentu hauek aurkeztu behar dira, Ordenantza berriaren arabera: errolda agiria, gutxienez, 3 urteko antzinatasunarekin; herrian urtean gutxienez 9 hilabetez bizi dela dioen zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez duela azaltzen duen ziurtagiria; bakoitzak jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azinda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen dela dioen ziurtagiria.