Korrika laguntzaile egiteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Aurten ere, Korrika Goizuetatik pasako ez bada ere, laguntza emateko aukera bada. Amaia kafetegian paratu dituzte Korrika laguntzaile egiteko fitxak. Fitxa bete behar da bakoitzaren datuekin. Prezioa: 12 euro. Trukean, Korrika laguntzailearen pina jaso eta deskontu txartela bidaliko dute etxera. Hainbat komertziotan deskontuak izanen dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!