Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ekintza desberdinak antolatu dituzte Goizueta eta Aranon, datozen egunetan. Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatu du eta Leitza eta Areson ere izanen dira beste hainbat ekintza. Goizuetan, emakumeen afaria eginen dute datorren igandean.
EGITARAUA
Goizueta
Martxoak 8: Emakume afaria.
Martxoak 15: ‘Loreak’ pelikula,
udaletxeko ganbaran, 18:00etan.
Apirilak 11: Bioenergetika tailerra (10:00-13:00).
Arano
Martxoak 18: ‘Loreak’ pelikula
udaletxeko ganbaran, 18:00etan.
Leitza
Martxoak 1: Lilatoira joateko deialdia.
Martxoak 11: Yach’il antzetik, emakumeen etxe komunitarioa (Txiapas)
hitzaldia. Astekabeltzan, 18:30etan.
Martxoak 22: ‘Loreak’ pelikula zinean, 19:30etan.
Areso
Martxoak 13: ‘Loreak’ pelikula udaletxean, 19:30etan. Afari autogestionatua.
*Martxoak 8an, manifestazioa Iruñean, 12:00etan.
*Erakusketa lau herrietan: Mayar emakumeak. Duintasunezko koloreak.