Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, Zubietara martxa egingo dute bihar, EAJ/PNV-PSOE-PP: Errausketarik ez! lelopean. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Plazatik, eta Zubietan errauste plantaren obrak hasi zituzten tokiraino joango dira, bi orduko ibilbidean. Hamaiketakoa egingo dute bertan, bakoitzak eramandakoarekin.