Hitzaldia eta bazkaria, gaurko zita bikoitza

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Zita bikoitza jarri du Herna­niko Gure Esku Dagok gaur: hitzaldia eta bazkaria. Inde­pendentziari buruz hitz egingo dute Gillian Martin esko­zia­rrak eta Alfons Bach katalu­niarrak, 11:00etan Biterin. Biak ere, independentziaren alde borrokan dabiltzanak, beren herrietan.
Eta ondoren, bazkaria egingo dute Errioguardan, saregileen arteko harremanak sendotzeko. Bertan bazkaltze­ko, aurrez abisatu behar da: whatsapp bidez mezua bidali 610 044 001 telefonora; edo idatzi her­na­nigu­rees­kudago@­gma­il.­com helbidera.
Menua 22 euro dira, kafea barne, eta 60 lagunentzako daukate tokia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!