Arriskua amaituta, kalteak neurtu eta garbiketa lanetarako garaia iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Ostegunetik ostiralerako gauean bizi izan zen unerik kri­tikoena, baina badirudi ego­era lasaitu dela, eta urak bere bidera itzuliko direla.
Asteazken eguerdian piztu zen alarma, eta arratsalderako urak hartuta zeuden hainbat toki: Hernanin, Landare, Zu­bipe, Karabel, Portu eta Karabel auzoen arteko bidea, eta Astigarra­garako bidea, AMR parean; Ereñotzun, Fagollaga; Astiga­rragan, Pelotari kalea eta Txalaka; eta Goizuetan, Olatxo zubia. Ostegun goize­ra­ko Arano ere isolatuta gelditu zen, Abaño urak hartu zuelako.

Añarbe zabalik, ostegunean
Gehiago eutsi ezin zionez, Añarbek ateak ireki behar izan zituen ostegun eguerdian, eta ondorioz, ur mailak gora egin zuen, baina ez espero bezain­beste. Hasieran, segunduko 90 metro kubiko askatzen hasi zen, eta ostegunetik ostira­le­rako gaue­an hartu zuen urak mailarik altuena; 3,06 metro.
Atzo, pixkanaka emaria gu­txitu zuen; arratsaldean segunduko 58 metro kubiko ari zen askatzen, eta Kronikako erredakzioa ixtean, ur maila 2,09 metrotan zegoen, da­goeneko; arriskutik kanpo.

Egoera, normaltasunera
Gaurko, egoera lasaitu egin da, eta garbitzen eta kalteak neurtzen hasi dira.
Uholdeen eraginez erruma­nia­­rren kanpamendua hustu behar izan zuten. Hernanin daude, eta astelehenean ikusiko da zer egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!