«Ez da hartainoko galerarik egongo Ereñotzun»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Asteazkenetik itxita egon da Ereñotzurako bidea, Fagollaga parean, baina atzo arratsalderako ireki zen.
Era berean, urak hartutako bajerak libratu ziren. «Ez da har­­tai­noko galerarik egongo Ere­ñotzun», azaldu zuen Ima­nol Lizeaga auzo alkateak, 2011ko uholdeekin gogoratuta. «Garbitzeko kontua izango da dena».

Ur maila, behera
Ostegun eguerdian hartu zuen urak mailarik altuena, Añar­bek ateak ireki zituenean. On­do­rioz, ura sartu zen Go­rro­txategi etxeko bajeran eta  Bordatxo me­renderoan.
Atzo, ordea, goiz guztian zehar urak behera egin zuen. «Beste lasaitasun bat nabari da», zioen Lizeagak. «Bajera­ta­tik ura atera da, eta ur maila jai­tsi da. Fagollagan ere bai».  

Latxen ere, arazorik ez
Latxen lur-jausi bat izan zen ostegunean, baina ez zuen oztopo haundirik eragin, eta bidea irekita geratu zen.

Normaltasunera bueltan, baita eskolan ere
Atzo oraindik ere itxita egon zen Txirrita eskola, baina «astelehenean  ireki egingo da», azaldu zuen Amaia Minerrek.
«Fagollagan ura gelditzen da, zer edo zer, baina garbitzen ari dira». Arratsalderako irekita zegoen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!