«Udalek sekulako erasoak jasan ditugu Carlos Urquijoren eskutik»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Carlos Urquijo Espainiako Gobernu Delegazioaren buru­ak «instituzioen funtzio­na­men­dua baldintzatu» nahi duela salatu dute, Gipuzkoako hain­bat Udaletako EH Bilduren 40 alkate eta zinegotzik: «azken hilabeteotan, guk kudeatzen ditugun Udalek sekulako era­soak jasan ditugu Urqui­jo­ren partetik», kritikatu zuten, atzo Lasarte-Orian egindako agerraldian.
«Hartzen ditugun neurri eta erabakien kontrako erre­kurtsoak aurkezten ari da», azaldu dute, «eraso horiek egoera jasangaitza egiten dute, gure eguneroko lana bal­dintzatuz eta baliabide pu­bli­koak prozesu judizialetara bideratzea behartuz». Gaine­ratu dute, galera hori ez dela Udalentzat bakarrik, «gizartea bera kaltetu dute».
Alkateen batzordea osatuta, egoerari aurre egiteko
Horren aurrean, alkateen ba­tzordea osatzea erabaki du­te, zeina harremanetan jarri­ko den Legebiltzarreko talde poli­tikoekin, «erantzun bate­ra­tua gorpuzteko mekanismo poli­ti­ko eta juridikoak propo­sa­tzeko». Halaber, dei egin diote euskal gizarteari, eraso horiei erantzuteko, eta bat egin dute Kontseiluak biharko deitu duen manifestazio­a­rekin: 17:30e­tan Donostian, Oztopoen gainetik, euskaraz biziko gara lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!