Baso berri bat izango da Aparrainen. Gereziondoak, pagoak eta bertako haritzak landatuko dituzte, Zuhaitz Eguna dela eta. 500 landare berri aldatuko dituzte gaur, haurrekin; baina guztira, 900 izango dira, baso berria osatuko dutenak.
Oinez joateko, zita Plazan
Goizeko 07:30etan Plazan jarri dute zita gaur, Aparrainera oinez joateko. Autobusez joan nahi dutenek, berriz, Atsegindegin hartu beharko dute, 09:00etan. Asmoa, natura eta basoa ezagutzea.