Apustu ederra ikusteko aukera izango dute bihar Oriko Oliden jatetxera gerturatzen direnek. Aizkoran, zein baino zein izango dira Jon Larrañaga hernaniarra eta Juan Esnal Arrilla I. Apustua izango da lanak zeinek lehenago bukatu. Jon Larrañaga hernaniarrak 6 kanaerdiko izango ditu, eta Arrilla I usurbildarrak 7 kanaerdiko. Apustua eguerdiko 12:00etan hasiko da.