Koldo Azpiazuren dokumentazio bila

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a


Koldo Azpiazuren omenez, erakusketa antolatu nahi dute maiatzean, Biterin. Horretarako, Azpiazuren dokumentazioa, argazkiak, eskulturak, istorioak... bilatzen ari dira. Eskatu diote berarekin lotutako edozer daukanari, erakusketa horretan jartzeko uzteko: deitu 638 071 371 telefonora. Gainera, norbaitek omenaldia antolatzen lagundu nahi badu, gonbitea luzatu diote bileretara hurbiltzeko. Hurrengoa martxoak 3an, arratsaldeko 17:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!