Abañoko bidea libre, atzo goizetik

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Euriak eta Añarbeko  urtegia ireki behar izanak dezente igo du azken egunetan Urumea ibaiaren maila, eta Aranon ere nabaritu dira ondorioak.
Ostegun goizerako, nolabait, isolatuta geratu zen herria. Izan ere, Goizuetarako bidea itxi egin behar izan zen Arranbiden, eta horrez gain, urak atera ziren Abañon.
Atzo, ordea, egoera normaltasunera bueltatu zen pixkanaka, nahiz eta goizean goiz arazoak izan ziren, oraindik.

Goizean goiz, Abaño lepo
Ainhoa Ansa alkatearen esanetan, «bezperan baino ur gehiago» zegoen atzo goizean Abañon. Hori horrela, hainbat bizilagunek ezin izan zuten pasa goizeko 10:00ak ingurura arte. «Hamarretan pasa da jendea Abañotik; karril bat irekita zegoen», azaldu zuen.
Gainontzean, atzo goizean atertu egin zuen, eta horrek lagundu egin zuen. «Ateri dago, eta egun polita gelditu da», adierazi zion alkateak Kronikari.

«Abaño lepo egondu da»
Maritxu bizi da Abañon, eta egun hauetan bera ibili da egoearen partea ematen, bertatik pasa behar zuten bizilagunei, Goizuetako korreoari, eta baita Kronikari ere.
Atzo eguerdirako bidea garbi zegoela azaldu zuen. «Hiru egunetan hazi da ur maila; lepo egondu da, eta gauean heldu da punturik gorenera», azaldu zuen atzo. «Goizeko 07:00etan oso gaizki zegoen bidea, baina gero jaitsi egin da eta karretera garbi dago. Etxe ondoan putzua gelditu da, baina listo».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!