Urtebete, Urumea bailarako oihartzuna izaten

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 28a

Urumeako Kronikak urtebete egingo du bihar. Urumeako goiko herrien oihartzuna  izatea du helburu, eta bide horretan lanean segiko du. Goizueta, Arano, Ereñotzu, Hernani eta Astigarragako berriak jaso eta zabaltzen ditu Urumeako Kronikak, euskera hutsean.

Bi edizio
Urumeako Kronikak bi edizio ditu, eta joan den urteko mar­txoaren 1ean jarri ziren martxan biak. Papereko edizioa astean behin argitaratzen da, larunbatetan. Herri bakoitzak bere lekua du bertan, eta mota guztietako notiziak biltzen dira: aktualitatea, politika, kultura, kirolak, elkarteak, taldeak... Inter­ne­teko edizioa da bestea, eta bertan etengabe berritzen dira notiziak; aktualitateak hala agintzen duen heinean.
Babesa, ezinbestekoa
Urumeako Kronika martxan izan den urte honetan ezinbestekoa izan da jaso duen babesa eta laguntza. Kronikak ezinbestekotzat jotzen du herritarrek, taldeen eta instituziok emandako laguntza. Urte honetan elkarrekin egindako lanagatik eskerrak eman nahi ditu Kronikak, eta lan horretan jarraitzeko gonbitea luzatu nahi du: informazioa pasatzen, elkarrizketak proposatzen, gertaeren berri ematen, argazkiak bidaltzen, publizitatea egiten, Kronika egin eta zabaltzen...

Errotzea orain, helburu
Pixkanaka sendotzen ari da proiektua Urumea bailaran; errotzea eta hobetzea da orain helburua. Papereko edizioan 5.000 aleko tirada dauka Urumeako Kronikak, eta  gainerako egunkariak eskuratzen diren lekuetan hartu daiteke, euskera hutsean eta debalde.  
In­terneteko edizioan, www.kronika.eus webgunean, bataz beste 1.000 lagun sartzen dira egunero, berriak ikusi eta irakurtzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!