Gidabaimena Euskaraz ekimenarekin jarraituz, Buruntzaldeko Udalek 400 euroko 11 sari zozketatu dituzte gidabaimenaren teorikoa euskeraz atera zutenen artean, 2014an. Astigarragan, Paula Leonet izan da saritua. Astelehenean jaso zuen saria Agin Laburu zinegotziaren eskutik. Otamendi autoeskolan atera du gidabaimena. Buruntzaldeko 10 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean. Bost urte dira ekimena martxan jarri zela eta partehartzaile kopurua igotzen ari da urtetik urtera: 140 izan dira 2014an, eta 2010ean 34 izan ziren.