Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur Astigarragan. Umorez eta emozioz betetako antzezlana emango dute: 100 m2. Kultur etxean izango da 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai egongo dira bertan, ordubete lehenago. Prezioa: 6 euro.
Sinopsia: Sara pisu bila dabil eta azkenean gustokoa topatu du, baina badu zerbait gaizki datorkiona... bertako jabeak bertan bizi beharko du bere azken egunera arte. 65 urte ditu, bihotza oso ahuldua dauka eta etengabe erre eta edaten duenez, Sarak pisua erostea erabakitzen du. Ana Elordi, Iñake Irastortza eta Ramon Agirre dira aktoreak.