Korrika Kulturalaren barruan, Gipuzkoako Mus Txapelketa antolatu du AEKk eta gaur jokatuko da finala, Zipotza elkartean. 17:00etatik aurrera izango da.
Kantu-bazkaria, Korrika iristearekin batera
Korrika 19 martxoaren 21ean pasako da Astigarragatik, goizeko 11:00k aldera. Hori dela eta, Astigarragako AEKk herrian kantu-bazkaria antolatu du. Korrika pasa ondoren, Triki-poteoa egingo da tabernetan eta 14:00etan, frontoian, kantu-bazkaria. Helduen menuak 18 euro balio du eta haurrenak 10 euro. Bazkal ostean, bi abeslariren laguntzaz kantuz alaituko da mahai ingurua. Bukatzeko, 17:30etan, DJ Xaibor izango da udaletxeko plazan.
Txartelak salgai daude, Ikatza, Ekaitz eta Zipotza tabernetan. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a da.
Ipintzan afalduz, AEKri laguntza
Ipintza sagardotegian afalduz, Korrikari laguntzeko aukera dago. Ostiraletako 28 euroko menutik 2 euro AEKra bideratuko dira: aek@ipintza.com.