Egoera egonkorra da

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 27a, 09:59

 

Euripean joan da gaua, eta horrek eragina izan du Urumea ibaian. Goizaldeko 04:00ak aldera izan da azken egunetako pikorik altuena Ereñotzun: ura 3,06 metrora iritsi da.

Hernanin Urumea mantendu egin da; ez da alde askorik izan ez gora, ez behera. Goizeko 08:45etan, ura 2,86 metroan dago Ereñotzun, atzoko antzeko mailetan. Azken orduetan jaisten ari da, pixkanaka.

Astigarragan 15 zentimetro inguru egin du mailak gora gauean, eta ura atera egin da azken egunetako leku beretan. Astigarragako ohiko sarrera-irteerek itxita jarraitzen dute eta Bidebitarte poligonotik egitea eskatu dute.

Añarbek husten jarraitzen du
Añarbe urtegiak ura husten jarraitu du azken orduetan. Gauean zehar 90 metro kubiko hustu ditu segundoko eta horretan jarraitzen du.Hala ere, botatzen duen euri kopuruaren arabera neurtuko du huste maila.

Euria, eguerdira bitartean
Eguraldi iragarpenen arabera, euria egiten jarraituko du goizean zehar; alerta emana dago eguerdira arte. Hala ere, azken egunetan baino prezipitazio gutxiago espero da.Eguerdian itsas-gora espero da, eta orduan egingo da egoeraren balorazioa.

Neurriak, atzoko berdinak
Uholdeak direla eta, Udalek hartutako neurriak atzoko berak dira. AMR parean eta Fagollaga parean itxita jarraitzen du errepideak; Ereñotzun Txirritako ikasleek ez dute klaserik izango…

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!