«Espero baino gutxiago igo da ura»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 27a

Goizeko panoramaren antze­koa zegoen Hernanin atzo ilun­­tzean, Kornikako erredak­zioa ixtean: Portu eta Karabel ar­teko bidea itxita, AMR parean Astigarragarako bidea itxita, eta Fagollagan bidea itxita.
Añarbeko presa ireki egin behar izan zenez, aurreikus­pe­nen arabera ur mailak me­tro erdi egingo zuen gora, bai­na Andoni Pikabea udal­tzain­buruaren esanetan, «es­pe­ro baino gutxiago igo da ura, zorionez. Arratsaldean prezi­pi­tazioa apenas egin du, eta ho­rrek lagundu egin dio Uru­me­ari eusten. 2,8 eta 2,9 metro gainditzera ez da iritsi ura. Ha­la ere, alerta gorria eguer­dira arte mantendu be­harko dugu. Baina pentsatzen dugu ez dela gehiagora joan­go».

Egoera mantendu
Eguerdi partean, Añarbe ura askatzen hasitakoan espero zen ur maila igotzea. Baina azkenean, ondorioak ez ziren hainbestekoak izan. «Kara­belen antzeko mantendu da ur maila; ez da sotoetan sartu», azaldu zuen Pikabeak.
Gauzak horrela, iluntzean antzekoa zen egoera: erre­pi­dea moztuta zegoen Fagolla­gan, Karabel eta Portu artean eta AMR parean, Astigarragara bidean. Osiñagako bidea, berriz, irekita zegoen.
Urumea bailaran ere, ez zen aldaketa haundirik izan:  As­tigarragan, Ergobia eta Galtzaur erreka ingurua zeu­den urak hartuta; Aranon Aba­ño inguruko errepidea ze­goen moztuta, eta Goizuetara dijoan errepidea ere itxita zegoen.

«Pentsatzen dugu ez dela gehiagora joango»
 

Ereñotzun ere, ibaiari begira
Bi puntu hartu zituen urak atzo Ereñotzun. Batetik, Bor­datxo merenderoa. Bestalde, Ere­ñotzu sarreran dagoen Go­rrotxategi etxeko bajera, zer­txobait. Fago­llagan ere atera zen ura, eta egin zen putzua bajera batzuetan, baina ez zen jatetxera iritsi.
Bestalde, Txirrita eskola itxi egin behar izan zuten, ba­daez­pada, eta gaur erabakiko dute ireki ala ez.
Auzo udaletik Amaia Mi­ne­rrek azaldutakoaren arabera, «mailarik altuena eguerdian hartu du urak, Añarbe ura botatzen hasi denean. Abaila haundian zetorren. Baina Uso­koerrekan ez da urik atera, eta Epelerrekaren maila, mendi­tik datorrena, dezente jaitsi da. Mantendu egin da maila, gutxi-gorabehera».
Lur-jausi bat ere izan zen Latxe inguruan, baina bidea irekita egon zen.

Lanak errazte aldera, errumaniarrak Hernanin
Hernaniko udaltzainburuak jakinarazi zuen Astigarragara mugitutako errumaniarrak ere Hernanira ekarri zituztela atzo. «Gabriel Zelaian daude denak. Izan ere, Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzeko, mantak eta janaria ekartzeko, errazagoa da denak elkarrekin badaude. Seguru asko astelehenera arte bertan egon beharko dute, eta orduan ikusiko da nola gelditu den kanpamenduen ingurua, eta zer egin».

Aldaketa gutxi, datozen orduetan
Gaur goizean zehar oraindik ere euria egingo du. Baina atzo arratsalderako Añarbek jaitsi egin zuen ur emaria, eta ba­dirudi egoera ez dela larrituko. Hala ere, alerta gorria eguer­dira arte luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!