Cisneros eta Yeregi, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 27a, 01:00

Aurreko asteburuan jokatu zen, Andoainen, Gipuzkoako Ehiza Txikiko Txapelketa, eta elkarteko ordezkariak izan ziren txapeldun, bi mailatan: Ekaitz Cisneros juniorretan, eta Juan Pedro Yeregi beteranoen artean. Seniorretan, berriz, Xabi Mantegi izan zen onena, 804 punturekin. Iñaki Loyarte izan zen Txantxangorri elkarteko aurrenekoa, 503 punturekin, 4garren postuan, baina 3garrenarekin berdinduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!