Hernaniko bi pianojole gaur, Andoaingo Jaialdiaren irekiera kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 27a

Andoaingo Piano Jaialdiak 10garren urteurrena duela eta, irekiera kontzertua antolatu dute gaur, 18:00etan Bastero kulturgunean. Bertan hartuko dute parte, ohorezko aipamena bitan edo gehiagotan jaso duten ikasleek, eta tartean izango dira Hernani Musika Eskolako bi ikasle ere: Maddalen Otaegi eta Endika Bengoetxea. Chopinen 2garren Nokturnoa joko du Otaegik, eta Debussyren La fille aux cheveaux de lin Bengoetxeak. Parte hartzekoa zen Mikel Elizalde ere, baina ikasketek eta betebeharrek galerazi diote.
Aurtengo Piano Jaialdian, guztira, 28 pianojole hernaniarrek hartuko dute parte, kategoria eta modalitate ezberdinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!