Sagar Lasterra lasterketa izango da bihar, 10:30etan hasita, eta gaur da izena emateko azken eguna, www.kirolprobak.com web orrian. Iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik: txipa dutenek 9 euro, ez dutenek 11 euro. Bihar ere izango da aukera, helmuga puntuan 09:00etatik aurrera, 16 euroan.