«Bilduk kamerak jarri nahi ditu kaleetan, bizilagunak zelatatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 27a

Hernaniko EAJk «gogor» salatu nahi izan du, «Udalak duen asmoa herriko kaleetan kamerak jartzeko». Uste dute, helburua bakarra dela «bizilagunek hondakinak atez ateko sistemaren bidez ondo atera­tzen dituztela frogatzea, eta hala ez balitz, isuna jartzea».
Udal Gobernua kamerak jartzeko azken prestaketak egiten ari direla azaldu du Andoni Amonarraizek, EAJren alkategaiak: «helburua da atez atekoa inposatu eta bost urte beranduago, herritarrak zelatatu eta mugatzea; gehiegikeria ikaragarria da».

«Harrituta», Gobernu Taldearen jarrerarekin
EAJk gogorarazi du, ezker abertzaleak kendu egin zituela herrian zeuden segurtasun kamerak, herritarren intimitatearen aurka egiten zutelako. Horregatik, «harrituta» azaldu da alderdi jeltzalea: «ez dugu ulertzen nola ken ditzaketen segurtasun arrazoiengatik jarri ziren kamerak, eta berriak jarri herritarrek hondakinak nola ateratzen dituzten ikusteko».

«Bildu aztertzen ari da herritarrek edozeini salaketa jarri ahal izatea, hondakinak behar bezala ateratzen ez dituztenean».

 

«Herritarrek edozein salatu ahal izatea aztertzen ari dira»
Udal Gobernuaren planak harago doazela uste du EAJk: «Bildu aztertzen ari da, herritarrek salaketa jarri ahal izatea edozein bizilaguni, hondakinak behar bezala ateratzen ez dituztenean sorgin ehiza balitz bezala. Agenteen ardura eman nahi zaie, bizilagun, merkatari eta ostalariak zelatatuko dituzten agente parapolizialak balira bezala. Gehiengo absolutua erabiltzen dute herritarrak zapaldu eta atez atekoaren inguruan estatu parapoliziala sortzeko».
Horregatik, EAJk azaldu du ez dituela inoiz ere horrelako «proposamen erradikalak» babestuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!