«Larrialdi guneetan kamerak jartzea oinarrizko eskubideak erasotzea da»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 27a

Agerraldia egin zuen Herna­niko PSE-EEk atzo, Plenoan onartu ziren bi neurri balora­tzeko. Aurrenekoa, Hondaki­nen Ordenantza aldatzea izan zen, eta alderdi sozialistak salatu du, hemendik aurrera «barra librea» egon daitekeela, san­tzioak jartzeko garaian: «aukera emango dio Udalari, inspektore poltsa-irekitzaileak izendatzeko, santzionatzeko ahalmena izango dutenak», azaldu du Ricardo Crespo alkategaiak.
Halaber, kritikatu dute merkatari eta ostalariek gestore pribatu bat beharko dutela, poliespan eta plastiko hondakinak kudeatzeko.

«Onartezina da kamerak jartzea larrialdi guneetan»
Kritikatu duen beste neurria, hondakinak biltzeko larrialdi guneetan segurtasun kamerak jartzea da: «onartezina da; herritarren oinarrizko eskubideen kontrako erasoa da». Izan ere, PSE-EEk uste du, ez dituztela jarriko herritarren arteko elkarbizitza bermatzeko, «Bilduk ezarritako araua betetzen ez dutenei santzioak jartzeko baizik».
Zalantza asko dauzkate sozialistek: «Nork ikusi ditzake irudiak? Nola kudeatuko di­ra?». Horre­gatik, Datu Babe­seko bulegoan kontsulta egingo dute. Eta azaldu dute, neurri hauek hartu direla «Bildu obsesionatuta dagoelako atez atekoarekin».
«Lotsagarria da esatea EAJk oposizioa lideratu duela»
Crespok kritikatu du, halaber, egunotan zenbait hedabidek argitaratu dutela EAJk lideratu duela oposizioa: «eta hori lotsagarria da. Atez atekoaren oposizioa ez du alderdi batek lideratu, horren kontra borrokatu duten milaka herritarrek baizik. Tristea da EAJ beraien ahotsaren jabe egitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!