Euriteen eraginez, Astigarragako hainbat eremu urak hartu zituen atzo. Azken orduan aterune batzuk izan badira ere, herria egoera paretsuan dago. Hori horrela, sarrera nagusiek itxita jarraitzen dute: pelotari kalea itxita dago Kutxa parean; Donostia ibilbidea itxita dago Gruas Alonso eta Haurreskola parean; eta Txalaka pasealekua ere itxita dago Iretzatik Ergobiaraino.
Hori horrela, Udalak eskatu du Astigarragara sarrera-irteerak bi bidetik egiteko: Iparralde bidetik edo Bidebitarte industriagunetik. Baita ere eskatu dute, pazientziarekin gidatzeko: «errepide hauetan dagoen trafiko kontzentrazioaren ondorioz, pilaketak gertatzen ari dira, bereziki, Bidebitarten.
Autobusak ere, zailtasunak
Autobus zerbitzuak ere, ohiko bidea egiteko zailtasunak izaten ari dira goizean zehar : «saiatu dira Ergobiaraino iritsi, eta ohiko paradak egiten; egoera honekin ordea, ezinezkoa da». Hori horrela, momentuz geldialdi bakarra egingo dute Astigarragan, errotonda haundiaren aldamenean.
Autoak ondo uzteko eskaera
Autoak baimendutako eremuetan uzteko ere eskatu du Udalak: «aparkatu daitekeen eremuetan bakarrik utzi, eta ez espaloi edo baimendu gabeko lekuetan. Izen ere, horrek arazoa areagotu egiten du».
Udaltzaingora jo, beharra izanez gero
Arazoren bat duen edonork, Udaltzaingoetara jo behar duela gogoratu du Udalak. Telefonoa da: 943 33 52 30. Bestalde, gomendatu dute adi egotea Udalak etengabe emango dituen abisuetara: komunikabideak, SMSak, sare sozialak…