«Hartu beharreko neurriak hartu dira»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 25a

Azken orduko datuen arabera, hiru puntu daude Hernani barruan itxita: Portu eta Karabel arteko bidea, Osiñagako bidea eta Ereñotzu aldera dijoana, Fagollagan ura atera baita. Luis Intxauspe alkateak azaldutakoaren arabera, «hartu beharreko neurriak hartu dira. Kotxeak Portui eta Karabelen ez uzteko agindua eman da, bandoa zabaldu zen atzo, etxe barruan gauzak alturan uzteko abisua eman da... Jendea jakinaren gainean dago».

Gauean zehar egoerak okerrera egingo duela uste dute udaltzainek eta babes zibileko teknikariak. Izan ere, uraren mailaka, poliki bada ere, gora egiten ari da, eta gaueko 22:00etan itsas-gora espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!