Obrako hondakinak ez botatzeko, kamarak jarriko dira larrialdi guneetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 26a

Bideokamarak jarriko dituz­te hondakin bilketarako larri­aldi guneetan, hondakinak kon­tro­lik gabe botatzea sai­hes­­teko. Hala onartu zuen Uda­le­ko Plenoak asteartean, Gober­nu Taldearen aldeko botoekin, eta EAJ eta PSE-EEren kontra­koekin. Jakina­razi dute, puntu horietan obra hondakinak azaltzen direla, edozein modu­tara utzita, eta arriskutsuak direla herritarrentzat.
Etxeko hondakinentzat dira larrialdi guneak, eta bestelakoak botatzea saihestu nahi dute kamarak jarriz.

Bestalde, Plenoak hasie­ra­ko onarpena eman zion Hon­dakinak bildu eta tratatzeko Ordenantzaren aldaketari. 2010ekoa da ordenantza, eta ordutik, hainbat moldaketa egin dira. Horiek Ordenantzan txertatzea onartu zuten aste­artean. Kontra bozkatu zuten EAJk eta PSE-EEk, zenbait arti­kulu eta punturekin ados ez daudelako: «isunak gehie­giz­koak iruditzen zaizkigu», azal­du zuen Andoni Amona­rra­iz­ek, EAJren bozera­mai­le­ak.

Mailegua emango dio Udalak Ereñotzuri, ur zikinak jasotzeko proiektuaren bigarren faseari ekiteko.

Ereñotzuri mailegua, ur zikinen proiektuaren bigarren faserako
Ereñotzuko Auzo Udalari mai­legua ematea ere onartu zuen Udalak, aho batez, 2016ko aurre­kontua­ren kontura. Ho­rre­kin, Auzo Udalak martxan jarriko du bigarren fasea, ur zikinak jasotzeko proiektuan.
Bi Ordenantza Fiskal alda­tzea ere onartu zuten aho ba­tez: zerbitzu publikoak es­kain­­tzeagatik ordaindu beha­rreko Tasena eta Prezio Publi­koena. Dena den, tasak eta prezio publikoak berdin man­tenduko dira.

Udala, Goiener Kooperatibako bazkide
Goiener Kooperatibako bazki­de-laguntzaile izango da Her­naniko Udala, Plenoak hala onartu baitzuen aho batez. «Energia berriztagarriak ko­mer­­tzia­lizatzen dituen koo­pe­ratiba bat da, irabazi asmorik gabekoa», azaldu zuen Aitor Miner Ogasun zinegotziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!