Jose Maria Setienen hitzaldia, elkarrekin bakean bizitzeaz

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 26a

Jose Maria Setien gotzain emeritua Hernanin izango da gaur, hitzaldia emateko. Ganbo Iturrik du saioa, Elkarbizi programaren barru­an; eta hain justu, elkar­bizitzaren oinarriez ariko da Setien: Elkarrekin bakean bizi, gaur-hemen. Biteri kultur etxean izango da, iluntzeko 19:00etan hasita.
Irekia izango da, eta Elkarbizi taldeak herritar guztiei luzatu die gonbitea, gotzain hernaniarraren hi­tzal­­dia entzuteko.

Elkarbizitzarako irizpideak zehaztea helburu
Elkarbizitzaren zoru etikoa eraikitzeko asmoz jarri dute martxan Elkarbizi programa, eta hortik abiatuta, elkar­bi­zi­tzarako irizpideak zehazteko.
Asmo horrekin, bost ekitaldi antolatu dituzte, eta aurre­nekoa izango da Setienen hitzaldia. Gotzainak idatzitako pasarte batzuk ekarri dituzte gogora antolatzaileek: «esan ohi dugu, arrazoi osoz esan ere, guztiok dugula bakean bizi­tzeko eskubidea. Baina bake hori ez zaigu, euria bezala, zerutik eroriko; aldiz, guztion artean eraiki beharko dugu». Gisa horretako haus­narketak jarriko ditu mahai gainean Setienek, gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!