Ate irekiak, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 26a

Mondragon Unibertsitateak ate irekien saioa antolatu du larunbat honetan, Orona Ideo eraikineko kanpusean. Goizeko 10:30etan izango da. Bertan ematen diren master eta graduei buruzko informazioa eskainiko dute, eta instalazioak ikusteko aukera ere izango da. Orona Ideon, Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza masterra eta bi ingeniaritza gradu ematen dituzte: Energiaren ingeniaritza eta Ekoteknologia eta Prozesu Industrialen ingeniaritza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!