Hitzaldia eta bazkaria, etzi

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 26a

Bi zita jarri ditu Hernaniko Gure Esku Dagok, larunbat honetan: Gillian Martin eskoziarraren eta Alfons Bach kataluniarraren hi­tzaldia, 11:00etan Biterin; eta bazkaria Errioguardan, saregileen arteko harremana sendotzeko. Bazkarian izena emateko, bi aukera: whatsappa 610 044 001 telefonora; edo idatzi her­na­nigu­reeskudago@­gmail.com helbidera. 22 euro dira, eta 60 lagunentzako dago tokia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!