Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidea, itxita

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 17:23

Eguerdiaz geroztik, Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidea itxita dago, ibaiak gainezka egin duelako. Goizueta herritik 1-2 kilometroan dago itxia. 

Bestalde, lurjausia ere izan da Muxulinborda auzoan eta bide hori ere itxita dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!