Uholde arriskua, ibaia ateratzeko zorian baita

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 25a, 15:28

Uholde arriskua dago Hernanin, une honetan. Izan ere, Urumea ibaia ateratzeko zorian dago. Ereñotzun 2,5 metrotik gora dago ibaiaren maila.
Hori dela eta, Karabel eta Portu auzoetan aparkatuta dauden kotxeak kentzeko eskatzen ari dira udaltzainak.
Dagoeneko gainezka egin du zenbait puntutan: Landaren, Zubipen, eta Karabel eta Portu arteko baratzetan; eta baita Fagollagan ere. Kotxeen trafikoa oso zaila dago bertan.

Arratsaldean, euri gehiago
Aurreikuspenak ez dira batere onak, gainera. Goizean baino euri gehiago espero da arratsaldean, eta litekeena da urak hartzea Karabel eta Portu auzoak.
Errumaniarren kanpamendua hustu dute dagoeneko, eta Gabriel Zelaia eraikinera eraman dituzte. Bertan pasako dute gaurko gaua, eta beharbada, baita biharkoa ere.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!