Pontevedran izan dira Iñigo Goñi eta Aitor Goñi igerilari hernaniarrak, Neguko Espainiako Master Txapelketan. 1270 igerilari lehiatu dira, eta hiru domina ekarri ditu Iñigok: zilarrezko bi eta brontzezko beste bat, 35-39 urtekoen artean. 100 metroko bizkar proban eta 4x50 errelebo mixtoan izan da bigarren, eta 50 metroko bizkar proban hirugarren. Aitor, bere aldetik, 9garren, 10garren, 11garren eta 12garren izan da, parte hartu duen lau probetan.