Elkarbizitzaren zoru etikoa eraikitzeko, elkarbizitzarako irizpideak zehazteko, Elkarbizi programa jarri du martxan Ganbo Iturrik eta hitzaldi bat antolatu dute bihar. Jose Maria Setien gotzain hernaniarrak emango du hitzaldia: Elkarrekin bakean bizi, gaur-hemen. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Biterin.
Elkarbizi taldeko kideek gonbitea luzatzen diete herritar guztiei hitzaldira gerturatzeko.