Hungariara bueltan, Astigarragako lapiko eta pertzak konponduta

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 25a

Urteroko ohiturari eutsiz, Kaldereroek agurtu zituzten Inauteriak, Astigarragan. Larunbatean atera zen konpartsa, Zipotza elkarteak antolatuta. Eguraldi kaxkarra tarteko, udaletxeko plazatik abiatu ziren, Ergobiatik beharrean. Mailu eta zartagiak astinduz, kantuan girotu zuten herria. Datorren urtean bueltatuko dira Hungariako zingaroak lapiko eta pertzak konpontzera. 

Argazkiak eta bideoa, ikusgai hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!