Euri asko espero da gaur, bereziki goizeko 06:00etatik arratsaldeko 15:00etara, eta ondorioz, alerta laranja aktibatu dute Gipuzkoan. Zaparradak etengabeak izango direla iragarri dute, eta hala bada, kontuz ibili beharko dute, ibai inguruetako zonaldeetan.
Gauzak horrela, erne egoteko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei. Gomendatu dute, Portu eta Karabel auzoetan, zonalde bajuetan ez aparkatzea, eta ezta Eziago poligonoaren inguruetan ere.
Neurriak, egoeraren arabera
Goizean espero da euri kopuru haundiena, eta aurreikuspen horiek betez gero, egoeraren arabera erabakiko dute, neurri berezirik hartu behar den.
Atzo gauean, lasaitasuna zen nagusi oraindik ere. Añarbek ur hustuketak egin zituen goizean zehar, baina eten egin zituen arratsaldean, nahikoa leku bazeukalako presak. Gelditzearen ondorioz, behera egiten ari zen Urumea ibaiaren maila, erredakzioa ixteko unean.