Indarkeria sexistaren aurkako bufandarekin, Asturiasera bidaia

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 25a

Indarkeria sexistaren aurkako Matazak ekimenak jarraipena izango du datozen hilabeteetan. Martxoan, 1.157 metroko bufanda erraldoia Asturiasera eramango dute, emakumearen egunaren inguruan antolatutako ekimenetan parte hartzera. Laviana eskualdeko 5 udalerrietan erakutsiko dituzte bufandaren zatiak martxoaren 7 eta 8an. Astigarragako Udaleko berdintasun sailak bidaia antolatuko du Asturiasera. Udalak autobusa ordainduko du, eta bestelako gastuak bakoitzak ordaindu beharko ditu (gutxi gorabehera, 20 euro hotela eta 15 euro bazkaria). Informazio gehiagorako: 630 678 474. Izena emateko azken eguna bihar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!