Euskal udalerrien artean, energia-kontsumo bajuena dauka Astigarragak, argiteri publikoari dagokionez. Inergetikak emandako datuak dira eta Astigarragako Udala eredu dela azaldu dute: «Inergetikatik Astigarragako Udala zoriontzen dugu efizientzia energetikoan erreferentzia izateagatik eta biztanleko eta urteko 104 Kwh-ko ratioa izanik, Europak argiztapen publikorako ezarritako 75 Kwh-ko helburura iristear dagoelako». Biztanleria eta antolaketa antzekoa duten herriek, 200 Kwh gastatzen dute.
Bi urte dira Inergetikak Inerdatu proiektua martxan jarri zuela, Kutxa Ekogunearekin eta Astigarragako Udalarekin. Helburua: Udaletako energia-kudeaketa hobetzea eta eraginkortasun energetikoa bultzatzea. Gaur egun, udaletxe gehiago ere sartu dira proiektuan.
Genera azokan, gaur
Genera izeneko Nazioarteko energia eta ingurumen azoka izaten ari da Madrilen eta gaur Astigarragako plataforma aurkeztuko du Inergetikak.