Kontsumo taldea osatzeko asmoz, bilera deitu dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 25a

Basherri Sareko kideak, kon­tsumo talde bat sortzeko as­mo­tan dabiltza Astigarra­gako ba­se­rritar batekin. Hori ho­rre­­la, hitzaldi-bilera bat anto­la­tu du­te gaur herrita­rrei eki­me­na­ren berri emate­ko. Kul­tur etxean izango da 19:00etan.
Guztira 65 talde inguru daude Gipuzkoako herrietan zehar: «hau da, 600 familia eta 60 baserritar baino gehiago daude sare honetan inplika­tuta. Eta hau hasi besterik ez da egin!», azaldu dute.

Elikadura berreskuratu
Euskal Herrian baserritarrak desagertzen ari direla nabar­men­du dute eta esku gutxie­tan dauden agroenpresa mul­ti­nazionalek kontrolatzen dutela elikadura merkatua: «inte­res ekonomikoen arabe­ra guk zer jan erabakitzen dute». Eta gai­neratu dute: «Arazoa ez da baserritarrena bakarrik, gizarte osoarena baizik. Gure elika­duraren kontrola berreskuratu behar dugu. Bertako ekoizpe­nak, garaian-garaikoak eta lurrari lotutakoak nahi ditugu. Hori guztia lortzeko jarrera aktiboa hartu beharra daukagu eta modu kolektiboan lan egin. Horretarako sortu dira BasHe­rri Taldeak, baserrita­rren bizi-iraupena eta kalita­tezko elika­gaiak ziurtatzeko».

Otar bat astero
BasHerri Taldeetan, herrita­rrek eta baserritarrek zuze­neko harremana izaten dute eta batzarrak, baratzetara bi­si­tak... antolatzen dituzte. Ho­rrez gain, baserritarrak astero otar bat prestatzen du eta toki eta ordu zehatz bate­an tal­de­ko kideei era­ma­ten die. Base­rritarrarekin adosten da ota­rra­ren edukia eta hile­roko kuota. Otarretan garaian ga­rai­ko barazkiak, frutak, arrau­­tzak, gazta, ogia, mer­mela­dak... dene­tarik jaso daite­ke, baserri­tarren arabera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!