Urtebete ondoren, sendotzen jarraitzea du helburu Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 25a

Astigarragako Kronika urtea betetzear da. Iazko otsai­la­­ren 26an argitaratu zen 0 alea eta martxoarekin batera, Uru­mea­ko Kronika ere mar­txan ja­rri zen. Ale hartan azal­du be­zala, ezin­beste­ko­tzat jotzen zen he­rri­­tarren, taldeen eta institu­zio­en lagun­tza Kronika aurrera atera­tzeko, eta urte honetan zehar, ha­la­xe izan da. Hori ho­rrela, Kronikak eskerrak eman nahi dizkie guztiei eta elkar­lanean segi­tzera gon­bidatu: in­for­ma­zioa pasa­tzen, ger­taeren berri ema­ten, elka­rrizketak pro­­po­sa­tzen, publi­zi­tatea egi­ten, Kro­nika bana­tzen eta zabal­tzen...

Ahalik eta gehien zabaldu 
Proiektua sendotzen doa pix­kanaka Astigarragan eta Kro­nikaren helburua da hobetzen jarraitzea (horreta­rako be­rran­tolaketa egin du lantal­deak). Herritar gehiagorenga­na iris­tea ere bada erronka. Egun, 700 aleko tirada dauka Astigarraga­ko Kronikak.

Astigarragako eta Urumeako berriak, euskeraz eta doan
Astigarragako Kronika asteaz­ke­nero argitaratzen da, pape­rean. Gainerako egunkariak banatzen diren puntuetan ego­ten da eta debalde da. Astiga­rraga eta astigartarren berri ematen du, euskera hutsean. 
Eta larunbatetan, Uru­mea­ko Kronika argitaratzen da. Asti­garragak bere tartea du be­ti, Urumeako goiko baila­ra­ko he­rriekin batera: Her­nani, Ere­ñotzu, Arano eta Goizueta­re­kin. Interneten (www.kronika.eus) eta sare sozialetan ere (@KronikaEus) bada Kronika. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!