Zenbait kale itxiko dira arratsaldean, 20 minutuz

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 24a

Gaur arratsaldeko 18:00ak aldera, ekarriko dute Urbieta eta Latsunbe kaleak lotuko dituen igogailu berriaren egitura, garraio berezi batean: 22 metro da luze, eta 4 metro zabal.
Hori dela eta, zenbait kale moztuko dituzte, 20 minutuz. Hain justu, garraio berezia pasako den kaleak dira moztuta egongo direnak. Honako ibilbidea egingo du: Karabelgo zubitik sartu, Txirrita kalean gora joan kontrako norabidean, Urbieta kalean maniobra egin, Elkano kaletik kontrako norabidean jaitsi, eta Latsun­be kaletik kiroldegira sartu.
Ibilbidea osatu bitartean, trafikoari erabat itxita egongo dira, eta ahal den lekuetan, ibilbide alternatiboak jarriko dira. Udaltzaingoak eskatu du, ordu tarte horretan ez pasatzeko kale horietatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!