Nerabeen gurasoentzat, tailerrak antolatu ditu Harremonak taldeak martxoan, eta bihar arte dago izena emateko aukera: 628 947 235 (Edurne), 625 035 720 (Ibon), edo harremonak@gmail.com. Doan izango dira tailerrak: martxoaren 6 eta 27an, 09:30etatik 11:30etara; eta martxoaren 4 eta 25ean, 17:30eattik 19:30etara. Biterin edo Plaza Feministan egingo dira saioak.