Alba Espainiako txapeldun, taldeka

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 24a

Iazko garaipena errepikatu du Ibai Albak, Espainiako Distantzia Luzeko Duatloi Txapelketan, taldeka. Iruñako Saltoki-Trikideak taldearekin lehiatu zen, igandean, Alikanteko Orihuela herrian. Aurreneko postuetan sartu zen Alba bera, eta sailkapen nagusian 8garren izan zen. Oso pozik geratu zen hernaniarra, txapelketan emandako mailarekin. 17 kilometro egin zituzten korrika, 66 km bizikletan, eta bukatzeko, beste 8,5 km korrika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!