Jose Maria Setien gotzaiaren hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 24a

Hainbestetan aipatzen den zoru etikoa gure herrietako egunerokoan partekatzen dugun minimoa izatea lor­tzeko sortu da Elkarbizi taldea. Egunean-egunean zehar­­katzen ditugun kale eta baztarretako zoru hori bertako materialez berreraiki behar dugula uste dugu. Etxeko erreferenteak baliatuz.

Horregatik ekarri dugu Josemari Setien gotzai hernaniarra. Bere hitzaldia otsailaren 26ean izango da, arratsaldeko 7retan, Biteriko Areto nagusian. Hona hemen, Elkarbizi bakean, gaur eta hemen liburuan idatzi dituen pasarte batzuk:
«Esan ohi dugu, arrazoi osoz esan ere, guztiok dugula bakean bizitzeko eskubidea. Baina bake hori ez zaigu, euria bezala, zerutik eroriko; aldiz, guztion artean eraiki beharko dugu. Horregatik, bakean bizitzeko eskubidea dugula aldarrikatzen den bezalaxe, aitortu beharko da orobat, guztiok dugula, modu batera edo bestera, hura eraikitzeko obligazioa ere.
Arrazoi berberaren indarrez, guztiok saiatu behar dugu, era berean, bake gabeko elkarbizitzara eraman gai­tzaketen liskarbide guztiak ekiditen. Lerro hauetan eskaini diren hausnarketen bidez erakutsi nahi izan dugu benetako bakea egiaren, justiziaren eta maitasunaren balioetan oinarritu behar dela».
Hernaniar guztiak zaudete gotzaiaren hitzaldia en­tzutera gonbidatuta.

Joxan Rekondo Sanz
Elkarbizi taldearen izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!