Gillian Martin eskoziarra, independentziaz

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 24a

Zita bikoitza jarri du Herna­ni­ko Gure Esku Dagok, larunbat honetan. Goizean, hitzaldia izango da Biterin, 11:00etan; eta bazkaria egingo dute ondoren, Errioguardan.
Bi izango dira hizlariak, biak ere kanpotik etorriak: Gillian Martin eskoziarra eta Alfons Bach kataluniarra. Aberdeeneko Independen­tzia­ren Aldeko Emakume talde­a­ren buru da Martin, eta Esko­ziatik etorriko da Hernanira, independentziari buruz hitz egitera. Alfons Bach, bere aldetik, Kataluniako Asanblea Nacio­nal Catalana eta Esquerra pel si, si taldeen ordezkari da.

Saregileen arteko lotura sendotzeko, bazkaria
Hitzaldiaren ondoren, bazka­ria ere antolatu du Gure Esku Dagok. Errioguardan egingo dute, saregileen arteko lotura sendotzeko: «helburua da lan­talde ezberdinetan eta sarean zaudeten herritarrek elkar gehi­a­go ezagutzea eta elka­rrekin harremanak sortzen lagun­tzea. Guretzat oso inpor­tantea da», azaldu dute.

Izenematea zabalik, eta 60 lagunentzat tokia
Bertan bazkaldu nahi dute­nek, aurrez eman behar dute izena. Horretarako, bi bide jarri dituzte: whatsapp bidez mezua bidali 610 044 001 telefonora; edo idatzi posta elektronikoz hernanigu­rees­kudago@gmail.com helbidera. 60 lagunentzako dago tokia, eta ahalik eta azkarren apuntatzea gomendatu dute, lekurik gabe ez geratzeko. Menua 22 euro izango dira, kafea barne. Animatzeko dei egin diete herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!