Indarkeria sexistaren aurkako Matazak ekimenak jarraipena izango du datozen hilabeteetan. Martxoan, 1.157 metroko bufanda erraldoia Asturiasera eramango dute, emakumearen egunaren inguruan antolatutako ekimenetan parte hartzera. Laviana eskualdeko 5 udalerrietan erakutsiko dituzte bufandaren zatiak martxoaren 7 eta 8an.
Astigarragako Udaleko berdintasun sailak bidaia antolatuko du Asturiasera. Udalak autobusa ordainduko du, eta bestelako gastuak bakoitzak ordaindu beharko ditu (gutxi gorabehera, 20 euro hotela eta 15 euro bazkaria). Informazio gehiagorako: 630 678 474. Izen emateko azken eguna osteguna da.
Bufandak bidaiatzen jarraituko du etorkizunean, eta hemendik gutxira Kordobara eramatea ere aurreikusita dago.